Euskaldunak elkartearen 20 urteen ospatzearen kari, abuztuaren 26-tik 28-ra Montrealen, Quebec-eko lehen pintxo lehiaketara gomitatzen zaituztegu !

Txapelketa abuztuaren 27an iraganen da.

ARAUAK

  • Lehiaketa 18 urte gaindikoeri irekia da
  • Parte hartzea norbanakoa edo bi pertsonako taldetan egiten da
  • Norbanako edo talde bakoitzak 20 pintxo sukaldatu beharko ditu, gehienik bere hautuzko 6 osakinekin (bistan dena, gatza edo olioa ez dira osakinetan kondatuko !)
  • Parte hartzaileek pintxoak haien etxean edo Euskal Etxean prestatzen ahalko dituzte, larunbatean, goizeko 10etatik goiti.
  • Txapeldunak eta bigarrenak sari bat jasoko dute.

 

Azken epea izena emateko : uztailaren 30-a elkartearen helbidera idatziz : info@euskaldunakquebec.com