Uda hasi da.

Hondartzan, parkeetan, datorren « canot-camping » ateraldian mutil/neska gazteak durduzatu nahi dituzu zure abdominalekin ? Heldu den udazkenean egutegi bat egin nahi duzu dirua biltzeko zure auzoko eskolarentzat ?

Zure gimnastika zentroko harpidetza ahantz ezazu, zuretako egina den aktibitatea badugu…

Euskaldunak Quebec-ek, Lachine-eko arraun elkartearekin batera 10 ateraldiko harpidetza bat proposatzen du 90$-ko kostuan uztailaren 11-tik goiti.

Harpidetza lortzeko, Euskaldunak Quebec-en kide izaitea baitezpadakoa da. Ateraldiak asteazken (6ak eta erdietan) eta larunbatetan izaten dira (goizeko 9tan), eguraldi baldintzak gure alde baldin badira (bistan dena, euria ez da ezeztatze aitzaki bat, euskal bale ehiztariak gira hala ere!)

Informazio gehigarriak :

-Sasoia urriaren 3. Astean bukatzen da gutti gora behera (beti eguraldi baldintzen arabera).

– Komunikazioak helbide elektroniko berezi baten bidez kudeatuak dira : trainiere@euskaldunakquebec.com

-Lehentasuna urte osoko harpidetza duten kideei emana da (150$-koa), arraunalariak soberakinean diren kasuan. Libro dituzuen egunak adierazten ahal dituzue Doodle lotura bati esker. Eskuratuko duzue lehenago emandako helbidera.

– Ohiturazko arraunalariak talentutsuak, motibatuak eta gixakoak dira. Patroiak baita ere (azken izenondoa aldiz ez da baitezpada patroi guzieri egokitua). Galera arraunalari hoberenetariko bat bihurtuko zira ¡

Interesatu bazira, zuzenki gure helbidera idatzi izen-emate orria jasotzeko. Ordainketa txekez (Euskaldunak Quebec-eri zuzenduta) edo bertan kreditu kartarekin egin dezakezue.

Laster arte!