Festen denbora badator eta urtero bezala, Olentzero Montrealera etortzen da itzuli ttiki baten egitera. Zatozte beraz ospatzera, kantatzera, denbora ona pasatzera. Hitzordua ematen dizuegu Ma Brasserie ostatuan (2300, Holt karrika), eguerdietatik goiti.

Goizago etorri nahi dutenentzat, Noel Fagoagak Ternua 2017 proiektuari buruzko aurkezpen ttiki bat eginen du, goizeko 11ak eta erdietatik goiti.

20. urteurreneko bazkaria gustatu zaizue? Berriz ere, Didier sukaldean izanen da!

Menuan:

  • Entsalada xerrikiekin
  • Bakalaua euskal moldean barazki eta irrisarekin
  • Ardi gasna
  • Bixkotxa

Olentzerok Kebekeko garagardo kultura ohoretu nahi duenez, arnorik ez da salgai izanen bertan 🙂

 

Prezioa: 30$ helduentzat / 15$ 7 eta 12 urte artekoentzat eta urririk ttipittoentzat

 

Izena emateko: https://docs.google.com/a/euskaldunakquebec.com/forms/d/1q5Y785HfTq94jUHVU7G-aMpQsqNHTo3-yYxJdab4EVE/edit

 

Laster arte!