6 musikari lapurtarrez osatuta,  Xutik taldearen izena bere neurrira egina dago: indar handia, mugimendua eta engaiamendua.

 Taldea 2008ko azaroan sortu zen eta geroztik eszena ttipi, gaztetxe eta hitzordu handietan (Herri Urrats / <nafarroa Oinez / EHZ Festibala) gaindi ibiliz bide ederra egin du.
Hastapenetan, landu du pop-rock-ska musika bat, engaiatua, indartsua eta besta girokoa,lehen bi diskak argirat ekarri dituenak : « Mukaki zpirit » 2010an ta « Bultzaden balada » 2012an. 2015an, “Hameka begirada” azken sorkuntza atera zuten. Lan honek ixtorio bat , edo hobeki erran ,ixtorio batzuk kondatzen ditu : bere familia biziarazteko deserritu behar den Senegaleko gizon batena, bere lur emankorra ospetzen duen baserritar batena edo bere arbasoen lurra ezagutu nahi duen diasporako euskaldun batena (gu gara euskaldun hori!) : Mundu bat , Hameka begirada .
Soinu eta kolore musika desberdinekin jokatuz (rock, ska, reggae), Xutik taldeak gomitatzen zaituzte gaualdi bizi, indartsu eta ahaztezin batetara. Hitzordua ematen dautzuegu abuztuaren 27an Brasserie Beaubien ostatuan, 73, Beaubien karrika (metro geltokia asmatuko duzue!)  arratseko 8ak eta erdietatik goiti.
Sarrera 5$tan izango da eta URRIRIK (bai!) bazkarira etorri direnentzat. Beraz badakizue zer izango den zuen programa egun hortan!