Didier Ithursarry eta Kristof Hiriart osaturiko Bilika taldeak kontzertu bakar bat emanen du Montrealen abuztuaren 29-an, Trois-Pistoles-era eta Montmagnyko festibalera joan baino lehen.

Zatozte saldo handian euskal musika tradizionalaren interpretazio berri baten entzutera! 5etatik goiti Inspecteur Epingle tabernan, St Hubert eta Duluth karriken izkinean.