Noiz: Maiatzaren 3-a, igandea, 11:30 etatik 12:30 ak  arte (zintzur bustitze batetik segitua)

Non: 429, Viger karrika, Montrealen

Ekitaldia deneri idekia da. Zuen parte hartzea segurtatzeko: 438-887-4604

Alain Boucher, itsaso istorioen zale, bere liburuaren aurkeztera etorriko zaigu. Saint-Laurent, mer de Cocagne (apirilaren 22-an agerraraztekoa, Hurtubise edizio-etxearen bitartez), 16. mendeko Le Barbodais itsasgizonaren abenturak kondatzen ditu, batez ere euskal bale arrantzaleekin…

Zatozte idazlearekin solas egitera eta eztabaidatzera zonbait pintxoekilan…

(idazleak frantsesez hitz eginen du)

Alain Boucher-ren aurkezpena