Biltzar Nagusia 2016-ko apirilaren 24-an iraganen da, elkartearen egoitzan, 2019 Moreau karrika, 216 gela.

Biltzararen aipagaiak ezagutu nahi badituzue, idatz ezazue elkartearen helbide elektronikora (info@euskaldunakquebec.com). Beste gaiak gehitu nahi badituzue, 5 egun goizago jakinarazi behar diguzue, hala nola apirilaren 19-an berantenik.

Oroitarazten dizuegu hiru kargu berrautaketan direla aurten (elkarteburuordea, bigarren elkarteburuordea eta idazkaria) eta biltzar nagusia bozkatzeko eskubidea ukaiteko elkartearen kide izaitea derrigorrezkoa dela. Ez bada jadanik egina, zuen urtesariak ahal bezain laster oradintzen ahal dituzue 2016 urterako ohiturazko moldeak erabiliz.

Prezioak : gizabanakoa 40$ – Familia 50$ – Ikasleak (denbora osoan) 10$

Jatekoa eskainia izanen da eguerdiak eta erdietatik goiti.

Kopuru handian itxoiten zaituztegu! Ez ahantz, blitzar nagusia, elkartea biziarazteko dituzuen ideiak eta iritziak zabaltzeko aukera da.

Laster arte!