Dakizuen bezala, gure elkarteak Aberri Eguna ospatuko du apirilaren 9-an. Gomitatuak zarete beraz egun hori goxoki eta alaiki zoriontzera, 2019, Moreau karrikan (216 gela) eguerdietatik goiti.

 

Menua :

Lukainka etxeko moldean + plater osagarriak

Entsaladak

Deserta

Kafea, tea

 

Prezioa:

15$ (edari bat eskainirik)

5$ 12 urte azpiko haurrentzat

 

Programan : Donostia-Bartzelona partidaren hedapena (2ak eta erdietatik goiti), mus partidak, eta gustora bazarete, dantza eta kantuak!

Galdegiten dizuegu zuen parte hartzea baieztatzea apirilaren 8-a baino lehen, pertsona kopurua zehaztuz (heldu eta haurrak)

Zatozte saldo handian!

 

Irudia: BC Basque Club