Datorren azaroaren 2an, Euskaldunak Quebec-ek, Montrealeko unibertsitateko Zentro interkultural eta interdizplinarioarekin duen partaidetza bati esker hitzaldi zoragarri batera gomitatzen zaituzte, Miren Egana Goya, linguista eta Aranzadi zientzia zentroko kideak emanik.
Hitzaldiaren gaia?
Euskal baleazaleen arrastoak Ipar Atlantikoan. Euskal kartografia eskola. XVI-XVIII mendeak. 
Hitzaldia arratseko 7etan hasiko da eta aperitifa ttiki batekin bukatuko. Gelak 40 pertsona gehienik aterpetzen ahal ditu beraz lehenik iristen denak bere lekua segurtatzen du!
Nola iritsi gelara?
Sarrera, Jean Brillant karrikako 3150 zenbakian da, Lionel Groulx eraikinaren barnean. Hitzaldia C-8056 gelan iragango da, 8. estaian.
Laster arte!