Dudarik gabe 2014 izan da Europako autodeterminazio prozesu zonbaitzu  agirian eman dituen urtea (Eskozia, Katalunia). Bilatutako helburuak antzekoak baldin badira ere, bururaino iristeko bideoak eta motibazioak  ainitzak dira.

Euskaldunak proposatzen dizue, azaroaren 6-an 6ak eta erdietatik goiti, azken uneko emanaldi bat : Jon Maia-k 2012-an egindako « Gazta zati bat » filma proiekzoa proposatzen dizuegu.

EITB-ren artikulu baten arabera (http://www.eitb.com/fr/infos/culture/detail/869984/jon-maia-presente-gazta-zati-bat-au-festival-droits-humains/):

Nazioen Mundua kolektiboaren gogoetetatik sortua, dokumental hau eskoziar eta euskaldunen autodeterminazio eskubidea du gai bezala.

Zinegilearen arabera, « dokumental horrek begirada berri bat proposatzen du euskal gatazkari begira » giza alderdien inguru zuzedua eta estereotipo eta hedabideen begiradaz urrunduz.

Sinopsis :

Munduan bere gaztagatik ezaguna den Euskal Herriko herri txiki batean abiatzen da istorio hau. Herritar xume batzuk, Europako indarkeriazko azken gatazka politikoaren zauri eta banaketa guztien gainetik misio handi bati ekingo diote: munduan zer izan erabaki ahal izatea.

Abentura horrek Europan albiste nagusi bihurtuko diren bi herrien gertakizun historikoen lekuko zuzenak izatera eramango ditu: Eskozia eta Euskal Herria. Letra txikiz idatzitako historia handi bat. Etorkizunari begira jartzen gaituen aro berriko dokumental bat.

 

Sorpresa bat lehen partean!!