Pasa den urtea aldaketa askorena izan da gure elkartearentzat. Haien artean, Euskoop-en kreazioa, elkartearengandik autonomoa den kooperatiba, gure beharrak hobeto asetzen dituen egoitza baten bilatzea (eta aurkitzea!) bideratu duena. 12 urtez Viger karrikan egon ondotik, joan den urritik Hochelaga auzoan gaude beraz.

Horra 4 minutuz azken hilabeteetako lana eta denbora laburbiltzen duen bideo bat, denbora ainitz eta jende askoren indarrak behar izan baitira “Etxe” hitzari zentzu gehiago emateko. Egoitza hori denentzat den topagune bat izan behar du, bertakoak, etorkinak, pasatzen den jendearentzat, euskalduna izan ala ez.

Espero dugu beraz laster ikusiko zaituztegula, izan kafe bat edateko, musean aritzeko, gaualdi bat pasatzeko edo musika edo dantza tailer batetan parte hartzeko.

Video Euskaldunak / Euskoop