Berriak

Azaroaren 2a: Miren Egana Goyaren hitzaldia Montrealeko unibertsitatean

Azaroaren 2a: Miren Egana Goyaren hitzaldia Montrealeko unibertsitatean

Datorren azaroaren 2an, Euskaldunak Quebec-ek, Montrealeko unibertsitateko Zentro interkultural eta interdizplinarioarekin duen partaidetza bati esker hitzaldi zoragarri batera gomitatzen zaituzte, Miren Egana Goya, linguista eta Aranzadi zientzia zentroko kideak emanik. Hitzaldiaren gaia? Euskal baleazaleen arrastoak Ipar Atlantikoan. Euskal kartografia eskola. XVI-XVIII mendeak.  Hitzaldia arratseko 7etan hasiko da…

Continue reading →

URRIAREN 30-A: Lehendakaria Montrealen

URRIAREN 30-A: Lehendakaria Montrealen

Euskadiko Lehendakaria, Inigo Urkullu Renteria, Montrealen izango da datorren urriaren 30ean. Bisita honen kari, Euskaldunak Quebec-eko kide guziak gomitatuak dira Phi zentroan ospatzera (407, St Pierre karrika), arratsaldeko 6ak eta erdietatik goiti. Elkarteko kideei zuzendutako ekitaldia da. Izen emateak urriaren 26a baino lehen gure helbide…

Continue reading →

Euskara kurtsoak berriro hasten dira

Euskara kurtsoak berriro hasten dira

Euskara kurtsoak berriro hasiko dira urriaren 3an Hitzordua ematen dizuegu Café Perko-ren bilkura gelan (753, Villeray karrika) astearte guziz Hastapenekoak: arratsaldeko 6etatik 7ak eta erdietara Lehen mailakoak: 7ak eta erdietatik 9etara Informazio gehigarrientzat : euskara@euskaldunakquebec.com

Continue reading →

Abenduaren 11-a: Eguberriko bazkaria

Abenduaren 11-a: Eguberriko bazkaria

Festen denbora badator eta urtero bezala, Olentzero Montrealera etortzen da itzuli ttiki baten egitera. Zatozte beraz ospatzera, kantatzera, denbora ona pasatzera. Hitzordua ematen dizuegu Ma Brasserie ostatuan (2300, Holt karrika), eguerdietatik goiti. Goizago etorri nahi dutenentzat, Noel Fagoagak Ternua 2017 proiektuari buruzko aurkezpen ttiki bat…

Continue reading →

Irailaren 23-a : Hizkuntzen eguna Montrealeko unibertsitatean!

Irailaren 23-a : Hizkuntzen eguna Montrealeko unibertsitatean!

Lisez L’Europe, Hizkuntzen zentroa eta Montrealeko unibertsitateko hizkuntzen zentroak Europako hizkuntzen eguna ospatzen dute, lehen aldiko aurten, Europako mugak zabalduz! 5-7 ekitaldi baten gisara, hizkuntza kurtso ttikiak emanak izanen dira urririk hainbat hizkuntzatan : arabiarra, katalana, alemana, espanola, euskara, franko-probentzala, japoniera, italianoa, okzitandarra, norbegiarra. Horrekin…

Continue reading →

Irailaren 18-a: sartzeko bilkura

Irailaren 18-a: sartzeko bilkura

Egoitzan ditugun azken egunak aprobetxatzen ditugu urtero egiten dugun informazio bilera antolatzeko. Programan: udako gertakarien laburpen bat eta informazioak urte honetako euskara kurtsoeri buruz. Laster arte!

Continue reading →

Abuztuaren 27-a: Xutik-en kontzertua Montrealen

Abuztuaren 27-a: Xutik-en kontzertua Montrealen

6 musikari lapurtarrez osatuta,  Xutik taldearen izena bere neurrira egina dago: indar handia, mugimendua eta engaiamendua.  Taldea 2008ko azaroan sortu zen eta geroztik eszena ttipi, gaztetxe eta hitzordu handietan (Herri Urrats / <nafarroa Oinez / EHZ Festibala) gaindi ibiliz bide ederra egin du. Hastapenetan, landu…

Continue reading →

20 urteetako argazki erakusketa : zuen altxorrak bilatzen ditugu!

20 urteetako argazki erakusketa : zuen altxorrak bilatzen ditugu!

Abuztuaren 26an, gure 20. urteurrenaren asteburuaren estreinaldi-gaua izanen da. Azken 20 urteetako argazki erakusketa bat azladuko dugu eta horretarako, zuen armarioetan gordeta dituzuen argazkiak edo dokumentuak gurekin partekatzea gomitatzen zaituztegu. Idatz ezazue beraz beti ber helbidera: info@euskaldunakquebec.com Milesker!

Continue reading →

20 urteetako pintxo txapelketa !

20 urteetako pintxo txapelketa !

Euskaldunak elkartearen 20 urteen ospatzearen kari, abuztuaren 26-tik 28-ra Montrealen, Quebec-eko lehen pintxo lehiaketara gomitatzen zaituztegu ! Txapelketa abuztuaren 27an iraganen da. ARAUAK Lehiaketa 18 urte gaindikoeri irekia da Parte hartzea norbanakoa edo bi pertsonako taldetan egiten da Norbanako edo talde bakoitzak 20 pintxo sukaldatu…

Continue reading →

20 urteak : bazkarirako izen emateak irekiak dira!

20 urteak : bazkarirako izen emateak irekiak dira!

buztuaren 27-an, larunbatarekin, hiru egun horien puntu gorena izango da, egun osoko aktibitateekin eta bazkari animatu batekin. Eguna Xutik-en kontzertuarekin bukatuko da arratseko 9etatik goiti. Zuen parte hartzea konfirmatzeko, ondoko galdezketa berantenik abuztuaren 15-rako betetzea eskatzen dizuegu : http://goo.gl/forms/CD4pYTchx54foofr1 (Segurtatu baieztapen mezua ondo agertzen dela…

Continue reading →

Page 1 of 5 1 2 3 4 5