Berriak - page 2

2016-ko traineru sasoia : 10 ateralditako harpidetza berri bat !

2016-ko traineru sasoia : 10 ateralditako harpidetza berri bat !

Uda hasi da. Hondartzan, parkeetan, datorren « canot-camping » ateraldian mutil/neska gazteak durduzatu nahi dituzu zure abdominalekin ? Heldu den udazkenean egutegi bat egin nahi duzu dirua biltzeko zure auzoko eskolarentzat ? Zure gimnastika zentroko harpidetza ahantz ezazu, zuretako egina den aktibitatea badugu… Euskaldunak Quebec-ek, Lachine-eko arraun…

Continue reading →

Agorrilaren 26-tik 28-ra, zatozte elkartearen 20 urteak ospatzera !

Agorrilaren 26-tik 28-ra, zatozte elkartearen 20 urteak ospatzera !

Elkartea sortu, garatu eta gaur egun biziarazten duten jende guztien ohorez baina baita ere euskal kulturaz maiteminduta edo kuriosak direnentzat, zatozte Euskaldunak Quebec-en 20 urteak ospatzera ! Erakusketa, bazkari, musika, dantza, kontzertu eta baita ere pintxo txapelketa, denek gustora pasatzen ahalko dute. Horra gure aurre-programa….

Continue reading →

Ekainak 4-a : « Trainerua zabalik » … zatozte elkartearen aktibitate ospetsuenetariko baten probatzera

Ekainak 4-a : « Trainerua zabalik » … zatozte elkartearen aktibitate ospetsuenetariko baten probatzera

Ekainaren 4-an, larunbatarekin, goizeko 10etatik arratsaldeko 3ak arte traineru entsegu aktibitate bat antolatua izanen da Lachine-ko arraun klubean. Arraunalari berri edo trebea izan, denak gomitatuak zarete Lachineko ingurumen goxoaz gozatzeko eta trainerua deskubritzeko. Ateraldi ttipi zonbaitzu eginen ditugu denek ateratzeko aukera ukan dezaten. Didier Lopez,…

Continue reading →

Maiatzaren 30-a et ekainaren 1-a: Pierre Oteiza Kebeken da !

Maiatzaren 30-a et ekainaren 1-a: Pierre Oteiza Kebeken da !

Pierre Oteiza, Aldudeko hazle eta xerriki ekoizlea Kebeken izanen da maiatzaren bukaeran. Montrealen maiatzaren 30-an St Gabriel jatetxean : Marc Bolay ostalariarekin dastatze eta deskubritze gaualdi batera gomitatzen gaitu, Euskal herritik etorritako ekoizpenak probatzeko. Kebeken ekainaren 1-an Sam jatetxean : Stéphane Modat, Frontenac gazteluko jatetxeen zuzendariak Pierre…

Continue reading →

Azken 10 hilabeteen laburpen ttiki bat …

Azken 10 hilabeteen laburpen ttiki bat …

Pasa den urtea aldaketa askorena izan da gure elkartearentzat. Haien artean, Euskoop-en kreazioa, elkartearengandik autonomoa den kooperatiba, gure beharrak hobeto asetzen dituen egoitza baten bilatzea (eta aurkitzea!) bideratu duena. 12 urtez Viger karrikan egon ondotik, joan den urritik Hochelaga auzoan gaude beraz. Horra 4 minutuz…

Continue reading →

Maiatzaren 7-a: traineru sasoiaren lehen ateraldia!

Maiatzaren 7-a: traineru sasoiaren lehen ateraldia!

2016-ko traineru sasoia heldu den maiatzaren 7-an hasiko da. Hitzordua ematen dizuegu goizeko 9-tan Lachine-ko arrauna elkartean (2801 St Joseph karrika). Lehen ateraldi hori “aberea” bere hibernazioatik ateratzeko parada izanen da, panpox jartzea eta uretara ematea! Beso guztiak (bizkorrak ala ez) ongi etorriak dira! Informazio…

Continue reading →

APIRILAREN 28-a : 5-7 traineru sasoiaren hastapena

APIRILAREN 28-a : 5-7 traineru sasoiaren hastapena

Apirilaren 28-an, ostegunarekin, hitzordua ematen dizuegu euskal etxearen egoitzan, 2o19, Moreau karrika. Elgarretaratzearen helburua praktika egunak eta orduak finkatzea, parte hartze baldintzak erabakitzea eta arrauna lagunkideak ezagutzea izanen du helburu gisa. Oroitarazten dizuegu aktibitate hori orori irekia dela, arraunalari aurreratua edo berria izan, zahar ala…

Continue reading →

APIRILAREN 24-a: Biltzar nagusia

APIRILAREN 24-a: Biltzar nagusia

Biltzar Nagusia 2016-ko apirilaren 24-an iraganen da, elkartearen egoitzan, 2019 Moreau karrika, 216 gela. Biltzararen aipagaiak ezagutu nahi badituzue, idatz ezazue elkartearen helbide elektronikora (info@euskaldunakquebec.com). Beste gaiak gehitu nahi badituzue, 5 egun goizago jakinarazi behar diguzue, hala nola apirilaren 19-an berantenik. Oroitarazten dizuegu hiru kargu…

Continue reading →

APIRILAREN 9-a: Aberri Eguna

APIRILAREN 9-a: Aberri Eguna

Dakizuen bezala, gure elkarteak Aberri Eguna ospatuko du apirilaren 9-an. Gomitatuak zarete beraz egun hori goxoki eta alaiki zoriontzera, 2019, Moreau karrikan (216 gela) eguerdietatik goiti.   Menua : Lukainka etxeko moldean + plater osagarriak Entsaladak Deserta Kafea, tea   Prezioa: 15$ (edari bat eskainirik) 5$…

Continue reading →

Otsailak 21: Euskal Etxeko ihauteriak!

Otsailak 21: Euskal Etxeko ihauteriak!

Haurreri (3 eta 86 urte artekoak) lehentasuna emanen zaie! Programan: esku-lanak eta jokoak haurrentzat (adin guzieri egokituko ditugu) eta euskal tradizioei begi kolpe bat emanen diegu: leienda, kantu eta dantzekin… Jateko: matahamiak! Mozorrotzeko: soineko gorri, beltz edo koloreduna Ekitaldiaren prestakuntza laguntzeko eta hor izanen den…

Continue reading →

Page 2 of 5 1 2 3 4 5