Archive for Berriak - page 4

Irailak 13: dantza emanaldia + dantza tailerra Kukai taldearekin!

Irailak 13: dantza emanaldia + dantza tailerra Kukai taldearekin!

Aurten, 2012-an bezala, Kukai taldea (Errenteria, Gipuzkoa) Montrealen izango da Quartiers Danses festibalaren kari irailaren 10-etik 13-ra (http://www.quartiersdanses.com/programmation/). Duela 3 urte bezala, Euskaldunak elkartearendako emanaldi berezi bat emanen dute bai eta ere dantza tailer ttiki bat, 5etatik goiti Lafontaine parkean (erdian den egoitzatik gertu). Ondotik,…

Continue reading →

Euskaldunak Quebec mugitzen da!

Euskaldunak Quebec mugitzen da!

Orain dela bi hilabete Viger karrikako egoitza utzi genuen (12 urte ondotik!). Urriaren hastapenean 2019, Moreau karrikako egoitza berrian sartuko gara. Informazio gehigarriak laster jasoko dituzue

Continue reading →

Abuztuaren 29-a: Bilika-ren kontzertua

Abuztuaren 29-a: Bilika-ren kontzertua

Didier Ithursarry eta Kristof Hiriart osaturiko Bilika taldeak kontzertu bakar bat emanen du Montrealen abuztuaren 29-an, Trois-Pistoles-era eta Montmagnyko festibalera joan baino lehen. Zatozte saldo handian euskal musika tradizionalaren interpretazio berri baten entzutera! 5etatik goiti Inspecteur Epingle tabernan, St Hubert eta Duluth karriken izkinean.

Continue reading →

Martxoaren 21-a: Montrealeko KORRIKA – 2015 edizioa!

Martxoaren 21-a: Montrealeko KORRIKA – 2015 edizioa!

Kaixo denoi!   Martxoaren 19-an Korrikaren 19. edizioa hasiko da Euskal Herrian. Bi urtero bezala, hamar egun eta gauez jendeak Euskal Herria zeharkatuko du euskararen erakaskuntza eta erabilera sustengatzeko. Aurten Urepeletik (Baxe-Nafarroa) abiatuko da Bilbon bukatzeko martxoaren 29-an.   Elkartasunez, Euskaldunak Quebec-ek bigarren aldiko Korrika…

Continue reading →

Azaroaren 6-a: Gazta zati bat

Azaroaren 6-a: Gazta zati bat

Dudarik gabe 2014 izan da Europako autodeterminazio prozesu zonbaitzu  agirian eman dituen urtea (Eskozia, Katalunia). Bilatutako helburuak antzekoak baldin badira ere, bururaino iristeko bideoak eta motibazioak  ainitzak dira. Euskaldunak proposatzen dizue, azaroaren 6-an 6ak eta erdietatik goiti, azken uneko emanaldi bat : Jon Maia-k 2012-an egindako…

Continue reading →

Urtarrilak 1: euskara-eskolen sartzea!

Urtarrilak 1: euskara-eskolen sartzea!

Hitzordua ematen dautzuegu Euskaletxean, 7etatik goiti Amets, Goizalde eta Jenofarekin, euskarako erakasle berriak! Informazio bilkura orori zabaldua dago. Hor bertan erabakia izanen da ze egun eta tenoretan emango diren udazken huntako klaseak. Informazio gehigarrientzat, gure telefono zenbakietara deitu edo idazkaritzari mezu bat igor dezakezue. Laster…

Continue reading →

Irailak 12 eta 13-an: Euskaldunak Quebec-en sartzea eta Anje Duhalden kontzertua

Irailak 12 eta 13-an: Euskaldunak Quebec-en sartzea eta Anje Duhalden kontzertua

2014ko ikasturtearen hasiera dela eta Euskaldunak Quebec-etik honako bi datak proposatzen dizkizuegu: –Irailak 12, Ostirala, 18:30tan: Ikasturte hasierako bilkura eta Anje Duhalderen kantu tailerra. Biziki gomendatzen dizuegu bilerara etortzea, datorren urtean burutuko ditugun ekintzan anitzen informazioa eskuratu ahal izateko. Bide batez, Anje Duhalde handia bertatik…

Continue reading →

Memoria Bizia: ameriketako euskal etorkinen lekukotasunen bilketa

Memoria Bizia: ameriketako euskal etorkinen lekukotasunen bilketa

Euskal Herritik kanpoko komunitateen kide zaharrenen istorioak, oroitzapenak eta lekukotasunak biltzea da Memoria Bizia proiektuaren helburua. Euskaldunak Quebec-ek bizi uneen lan bilketa horren partaide izaiteko gogoa du. Gure helburua da gure gizaldeko kideen parte hartzea sustatzea. Proiektu hori bururatzeko baitezpadakoak diren metodologiak erakasteko, Pedro Oiarzabal,…

Continue reading →

Ekainak 21: euskararen piknika!

Ekainak 21: euskararen piknika!

Egun on! euskara taldearen piknika ekainaren 21ean egingo dugu arratsaldeko 5etan, Laurier parkean. ( Brebeuf /St gregoire aldean : https://maps.google.ca/maps?oe=utf-8&client=firefox-a&ie=UTF-8&q=parc+sir+wilfrid+laurier&fb=1&gl=ca&hq=parc+laurier&cid=5670772731393829586&ei=aKGDU_qFOtejyAT_6YHoAg&ved=0CLQBEPwSMA4) Denei idekia da! Ekarri jatekoa,edatekoa, eta euskaraz hitz egiteko gogoa. Denen artean bukatuko dugu urtea! Euskararen lagun guziei: ongi etorri!! Euskara luzaz bizi dadin Kebeken!! Euskara eskola berriz hasiko da heldu…

Continue reading →

Trainerua: trebakuntza- eta hastapen-ikastaroa

Trainerua: trebakuntza- eta hastapen-ikastaroa

Aurten, lehenbiziko aldiz, Euskaldunak Quebec elkarteko kideok denboraldi osoa izanen dugu arraunean jarduteko, eta, horren harira, trebakuntza-ikastaro bat proposatu nahi dizuegu, bai eta arraunean ikasteko egun bateko ikastaro bat ere. NABOren eta Lachineko Aviron klubaren laguntzari esker, kirol-programa dibertigarri bat dakarkizuegu. 2013ko Indianoak espedizioko lemazain…

Continue reading →

Page 4 of 5 1 2 3 4 5