Archive for Événements

Abenduaren 11-a: Eguberriko bazkaria

Abenduaren 11-a: Eguberriko bazkaria

Festen denbora badator eta urtero bezala, Olentzero Montrealera etortzen da itzuli ttiki baten egitera. Zatozte beraz ospatzera, kantatzera, denbora ona pasatzera. Hitzordua ematen dizuegu Ma Brasserie ostatuan (2300, Holt karrika), eguerdietatik goiti. Goizago etorri nahi dutenentzat, Noel Fagoagak Ternua 2017 proiektuari buruzko aurkezpen ttiki bat…

Continue reading →

Irailaren 23-a : Hizkuntzen eguna Montrealeko unibertsitatean!

Irailaren 23-a : Hizkuntzen eguna Montrealeko unibertsitatean!

Lisez L’Europe, Hizkuntzen zentroa eta Montrealeko unibertsitateko hizkuntzen zentroak Europako hizkuntzen eguna ospatzen dute, lehen aldiko aurten, Europako mugak zabalduz! 5-7 ekitaldi baten gisara, hizkuntza kurtso ttikiak emanak izanen dira urririk hainbat hizkuntzatan : arabiarra, katalana, alemana, espanola, euskara, franko-probentzala, japoniera, italianoa, okzitandarra, norbegiarra. Horrekin…

Continue reading →

Irailaren 18-a: sartzeko bilkura

Irailaren 18-a: sartzeko bilkura

Egoitzan ditugun azken egunak aprobetxatzen ditugu urtero egiten dugun informazio bilera antolatzeko. Programan: udako gertakarien laburpen bat eta informazioak urte honetako euskara kurtsoeri buruz. Laster arte!

Continue reading →

Abuztuaren 27-a: Xutik-en kontzertua Montrealen

Abuztuaren 27-a: Xutik-en kontzertua Montrealen

6 musikari lapurtarrez osatuta,  Xutik taldearen izena bere neurrira egina dago: indar handia, mugimendua eta engaiamendua.  Taldea 2008ko azaroan sortu zen eta geroztik eszena ttipi, gaztetxe eta hitzordu handietan (Herri Urrats / <nafarroa Oinez / EHZ Festibala) gaindi ibiliz bide ederra egin du. Hastapenetan, landu…

Continue reading →

20 urteetako pintxo txapelketa !

20 urteetako pintxo txapelketa !

Euskaldunak elkartearen 20 urteen ospatzearen kari, abuztuaren 26-tik 28-ra Montrealen, Quebec-eko lehen pintxo lehiaketara gomitatzen zaituztegu ! Txapelketa abuztuaren 27an iraganen da. ARAUAK Lehiaketa 18 urte gaindikoeri irekia da Parte hartzea norbanakoa edo bi pertsonako taldetan egiten da Norbanako edo talde bakoitzak 20 pintxo sukaldatu…

Continue reading →

20 urteak : bazkarirako izen emateak irekiak dira!

20 urteak : bazkarirako izen emateak irekiak dira!

buztuaren 27-an, larunbatarekin, hiru egun horien puntu gorena izango da, egun osoko aktibitateekin eta bazkari animatu batekin. Eguna Xutik-en kontzertuarekin bukatuko da arratseko 9etatik goiti. Zuen parte hartzea konfirmatzeko, ondoko galdezketa berantenik abuztuaren 15-rako betetzea eskatzen dizuegu : http://goo.gl/forms/CD4pYTchx54foofr1 (Segurtatu baieztapen mezua ondo agertzen dela…

Continue reading →

Ekainak 4-a : « Trainerua zabalik » … zatozte elkartearen aktibitate ospetsuenetariko baten probatzera

Ekainak 4-a : « Trainerua zabalik » … zatozte elkartearen aktibitate ospetsuenetariko baten probatzera

Ekainaren 4-an, larunbatarekin, goizeko 10etatik arratsaldeko 3ak arte traineru entsegu aktibitate bat antolatua izanen da Lachine-ko arraun klubean. Arraunalari berri edo trebea izan, denak gomitatuak zarete Lachineko ingurumen goxoaz gozatzeko eta trainerua deskubritzeko. Ateraldi ttipi zonbaitzu eginen ditugu denek ateratzeko aukera ukan dezaten. Didier Lopez,…

Continue reading →

Maiatzaren 7-a: traineru sasoiaren lehen ateraldia!

Maiatzaren 7-a: traineru sasoiaren lehen ateraldia!

2016-ko traineru sasoia heldu den maiatzaren 7-an hasiko da. Hitzordua ematen dizuegu goizeko 9-tan Lachine-ko arrauna elkartean (2801 St Joseph karrika). Lehen ateraldi hori “aberea” bere hibernazioatik ateratzeko parada izanen da, panpox jartzea eta uretara ematea! Beso guztiak (bizkorrak ala ez) ongi etorriak dira! Informazio…

Continue reading →

APIRILAREN 28-a : 5-7 traineru sasoiaren hastapena

APIRILAREN 28-a : 5-7 traineru sasoiaren hastapena

Apirilaren 28-an, ostegunarekin, hitzordua ematen dizuegu euskal etxearen egoitzan, 2o19, Moreau karrika. Elgarretaratzearen helburua praktika egunak eta orduak finkatzea, parte hartze baldintzak erabakitzea eta arrauna lagunkideak ezagutzea izanen du helburu gisa. Oroitarazten dizuegu aktibitate hori orori irekia dela, arraunalari aurreratua edo berria izan, zahar ala…

Continue reading →

APIRILAREN 24-a: Biltzar nagusia

APIRILAREN 24-a: Biltzar nagusia

Biltzar Nagusia 2016-ko apirilaren 24-an iraganen da, elkartearen egoitzan, 2019 Moreau karrika, 216 gela. Biltzararen aipagaiak ezagutu nahi badituzue, idatz ezazue elkartearen helbide elektronikora (info@euskaldunakquebec.com). Beste gaiak gehitu nahi badituzue, 5 egun goizago jakinarazi behar diguzue, hala nola apirilaren 19-an berantenik. Oroitarazten dizuegu hiru kargu…

Continue reading →

Page 1 of 3 1 2 3