Ekainaren 4-an, larunbatarekin, goizeko 10etatik arratsaldeko 3ak arte traineru entsegu aktibitate bat antolatua izanen da Lachine-ko arraun klubean.

Arraunalari berri edo trebea izan, denak gomitatuak zarete Lachineko ingurumen goxoaz gozatzeko eta trainerua deskubritzeko. Ateraldi ttipi zonbaitzu eginen ditugu denek ateratzeko aukera ukan dezaten.

Didier Lopez, elakrteko kidea eta gure euskal bixkotxen ekoizle ospetsuena bertan egongo da euskal oilaskoa sukaldatzen. Zati bakoitza 10$ inguru saldua izanen da. Mesedez, bazkaltzeko egonen zaretela baieztatu ekainaren 1-a baino lehen

Kirolariak ez direnentzat beraz, aitzaki on bat izan daiteke arraunalarien sustatzeko!

Hitzordua 10etatik goiti ematen dizuegu ondoko helbidean : 2801, St Joseph karrika.

Laster arte!