Elkartea Gure Euskal Etxea

Nola taxutu eta egin ditugu proiektu horiek?

Helburu nagusia izan da euskaldunak batzea, eta, horretarako, topaketak egin ditugu Montrealen eta Québecen; besteak beste, festa tradizionalak ospatzeko.

Euskaldunok beso-zabalik hartu ohi ditugu aberkideak. Gure elkartea Québecera etortzen diren taldeei eta pertsonei laguntzen saiatzen da; batez ere, ikasle eta langile gazteei.
Hainbat hitzarmen daude Québeceko unibertsitateen eta Frantziako unibertsitateen artean, bai eta Québeceko unibertsitateen eta Bilboko, Gasteizko eta Donostiako unibertsitateen artean. Atseginez hartzen ditugu hitzarmen horiei esker hona etortzen diren gazteak. Gazteok balio handikoak dira guretzat; izan ere, beren dinamismoa dakarkigute, bai eta gaur egungo Euskal Herriaren oihartzunak ere.
Edonola ere, gure kulturan barneratzeko, ezinbestekoa da euskara ikastea. Horretarako, euskara-eskolak ematen ditugu gure Euskal etxean.
A zer-nolako garaipena izan zen 2005eko otsailean Euskal etxea zabaltzea! Eusko Jaurlaritzak emandako funtsei esker lortu genuen hori. Gure Euskal etxea bulego xume bat da. Bertako hormetan euskarak oihartzun dagi, eta ordenagailuak mundu osoko euskaldunen mezuak jasotzen ditu! Munduko euskal diaspora handiaren kide egin ginen, eta, 2009ko apirilaz geroztik, NABOko kide gar (Ipar Ameriketako Euskal Elkartea).
Gure elkarteak ordezkaritza ofiziala izan zuen Bilboko kongresuan, 2007an, eta NABOren konbentzioan izan zen 2009an, Renon (Nevada). EUSKALDUNAK elkarteak Québeceko euskaldunak biltzea eta haien ordezkari izatea du xede, elkartea sortu zenean bezala, baina asmo handiagoekin!

Kide bilakatu

Administrazio Batzordea