Aurten, 2012-an bezala, Kukai taldea (Errenteria, Gipuzkoa) Montrealen izango da Quartiers Danses festibalaren kari irailaren 10-etik 13-ra (http://www.quartiersdanses.com/programmation/).

Duela 3 urte bezala, Euskaldunak elkartearendako emanaldi berezi bat emanen dute bai eta ere dantza tailer ttiki bat, 5etatik goiti Lafontaine parkean (erdian den egoitzatik gertu). Ondotik, bertan piknikatzea proposatzen dizuegu.

Zatozte beraz zuen ogitarteko, irribarre eta dantza egiteko gogoarekin!

Argazkia: Kukai taldearen webgunea (www.kukai.info)