Lisez L’Europe, Hizkuntzen zentroa eta Montrealeko unibertsitateko hizkuntzen zentroak Europako hizkuntzen eguna ospatzen dute, lehen aldiko aurten, Europako mugak zabalduz!

5-7 ekitaldi baten gisara, hizkuntza kurtso ttikiak emanak izanen dira urririk hainbat hizkuntzatan : arabiarra, katalana, alemana, espanola, euskara, franko-probentzala, japoniera, italianoa, okzitandarra, norbegiarra. Horrekin batera, kultura bakoitzari lotutako arno, gasna eta beste produktuen dastaketa eskainia izanen da ere.

Antolatzaileek gure atera jo dute euskara lehen aldiko ageri izan dadin ekitaldi honetan.

Partekatu, ikasi, deskubritu, edan eta jan, hori dena batera eta gainera, URRIRIK da! Baldintza bakarra, zuen izena eman:http://www.journeedeslangues.info/

Ernatu, izen emateko epea asteazkenean bukatzen da!