Kaixo denoi!

 

Martxoaren 19-an Korrikaren 19. edizioa hasiko da Euskal Herrian. Bi urtero bezala, hamar egun eta gauez jendeak Euskal Herria zeharkatuko du euskararen erakaskuntza eta erabilera sustengatzeko. Aurten Urepeletik (Baxe-Nafarroa) abiatuko da Bilbon bukatzeko martxoaren 29-an.

 

Elkartasunez, Euskaldunak Quebec-ek bigarren aldiko Korrika antolatuko du Montrealen martxoaren 21-an, larunbatan.

Non? Ekitaldiaren gehienetarikoa Lafontaine parkean iraganen da.

Noiz? Hitzordua arratsaldeko 1ak eta erdietan emaiten dizuegu Lafontaine eta Sherbrooke karriken gurutzapenean, arratsaldeko 2etan ekitaldia abiatzeko

Zer? Bi ibilbide proposatzen dizkizuegu parkean zehar: “kirolariena” eta “besteena” (ibiliz eginen dena). Inspecteur Épingle tabernan bukatuko dugu musikan eta dantzan (euskal eta kebekiar musikariek animaturik!)

Lafontaine parkean, bi “Herri joko” ekitaldi proposatuko dizkizuegu ere.

Zatozte lagun eta familiarekin (galdegin dugu, haurrak onartuak izanen dira tabernan… alkoholarik ez badute edaten noski!)

Bestalde, antolakuntzak parte hartzeko interesatuak direnak martxoaren 19-an Euskaletxean gomitatuak dira bilkura ttiki batentzat!